Maiz egiten diren galderak

COVID-19

  • Bisitarien segurtasuna bermatzeko, erakusketako jende edukiera murriztu egin da, eta bisitarako eguna eta ordua aukeratu behar dira nahitaez.
  • Maskarak nahitaez erabili behar dira.
  • Gogoan izan gomendatutako segurtasun-tartea (1,5 m) mantendu behar dela.
  • Erabili eskura dituzun gel desinfektatzaileak eta/edo garbitu eskuak maiz.
  • Zure segurtasunerako, arropazaindegi-zerbitzua desgaituta dago.
  • Ez da onartuko 35 x 35 cm-tik gorako fardelik edo aterkirik sartzea (tolesgarriak izan ezik).

Ezin da erakusketara gurdi edo haur aulkiekin sartu. Garraiatzeko motxilak baimenduta daude.

Osasun segurtasuneko arauak direla eta, arropa gordetzeko zerbitzua desgaituta dago. Ezin da erakusketan sartu honako hauekin: janaria, edaria, haurtxoentzako gurdi edo aulkiak, motxila handiak, maletak, motorrentzako kaskoak, bizikletak, monopatinak edo gurpildun beste edozein garraiobide. Garraiatzeko motxilak, baimenduta badaude.

Bisitaldia ordubete ingurukoa da. Kontsultatu gure ordutegiak bisita osoa ikusteko behar duzun denbora antolatzeko!

Ez dago erakusketa ikusteko gutxieneko adina. 2 urte bitarteko haurrak doan sartzen dira erakusketan, aldez aurretik takilan sarrera eskatuz eta behar bezala identifikatuta. 16 urte baino gutxiko haurrek heldu batekin joan behar dute.

Ezin da janaririk eta edaririk sartu erakusketan.

Erakusketaren amaieran denda berezi bat dago Superthings produktu guztiekin, eta horietako batzuk erakusketan bakarrik aurkituko dituzu!

Prentsa-kontuetarako, argazki ofizialak eta beste edozein kontsulta egiteko, gure PR taldearekin harremanetan jarri, helbide honetara idatziz: prensa@soldout.es

Argazkiak atera daitezke erabilera pertsonalerako eta ez-komertzialerako. Flasha kendu beste bisitariak ez gogaitzeko. Debekututa dago tripodeak, monopiarrak eta selfie-makilak erabiltzea erakusketan.

Ostiraletan, 17:00-21:00
Larunbatetan, 10:00-21:00
Igande eta jaiegunetan, 10:00-19:30

Gabonetako oporrak (abenduaren 23tik aurrera): astelehenetik igandera, 10:00-21:00

*ikusi Gabonetako jaiegunetako ordutegi bereziak erosketa-prozesuaren egutegian.

Egun eta ordutegi horiek aldatu egin daitezke, mesedez egutegia ikusi web honetako erosketa prozesuan bisitaren aurretik.

Bisitari guztiek bisita atsegin bat izan dezaten, erakusketarako sarrera ordu erditik ordu erdira antolatzen da. Sarrerak erosteko eta bisita antolatzeko ordu eta egun jakin bat hautatu behar da. Erakusketara sartutakoan, bisitariak nahi adina denbora egon daiteke barruan. Bisitaren batez besteko denbora ordu batekoa da.

Kasu horretan, hurrengo pasean sartzen utziko dizugu, lekua baldinba dago. Garaiz iristea gomendatzen dizugu; izan ere, ezin dugu bermatu erakusketarako sarrera sarreran adierazitako ordutegitik kanpo lekua osorik dagoenean.

Erakusketa irisgarria da mugikortasun murriztua duten pertsonentzat eta gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzat.

DEUSTO EXPO CENTER
Blas de Otero Kalea, 54, 48014 Bilbo, Bizkaia

Erakusketari buruzko zalantzarik baduzu? Mesedez, jarri gurekin harremanetan formulario honen bidez.
Sarrerei buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan info@superthingsexpo.com helbidean.
Prentsa-sailarekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi prensa@soldout.es helbidera.
Talde-sailarekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi reservasgrupos@superthingsexpo.es helbidera.

Superthings. Erakusketa ofiziala.
Superthings en Bilbao
Erakusketa ofiziala.
Erakusketa ofiziala 2021eko azaroaren 19tik aurrera
DEUSTO EXPO CENTER BILBAO
SARRERAK EROSI